Espero baino jende gehiago izan da Ibilaldian

Milaka lagun elkartu ziren atzo Elorrion, Ibilaldian, Bizkaiko ikastolen jaialdian. =iBatzen gaituena=i lelopean egin zen atzokoa, eta jendetza gerturatu zen prestatutako guneetara. Eguraldiaren eraginez, espero baino jende gehiago gerturatu zen Duralgaldeko herrira.

2006ko maiatzaren 29a
12:29
Entzun 00:00:0000:00:00
"Parte hartze arrakastatsua" izan da antolatzaileek adierazi dutenez aurtengo Ibilaldian, nahiz eta datu zehatzik eman ez duten. Elorrioko Txintxirri ikastolari egokitu zaio atzoko jaia antolatzea, eta 1.500 lagun inguru aritu ziren atzo lanean. 5,5 kilometrozituen ibilbideak sei gunetan banaturik. Jasotako diruak XVII. mendeko jauregia berritzeko balioko du. Han dago Txintxirri ikastola 1970az geroztik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.