Enrique Rodriguez Galindo

Espetxe Zaintzako epaileak hirugarren gradua eman dio Galindori, "osasun arrazoiak" direla eta

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintza Zentraleko epaile Jose Luis Castrok Guardia Zibileko jeneral ohi Enrique Rodriguez Galindori hirugarren gradua ematea erabaki du, "Galindoren osasun egoerak hala behartuta". Castrok Galindok orain arte kartzelan izan duen jarrera goraipatu du. "Oso ondo moldatu da kartzelaren bizitzara, eta garbiketa lanetan parte hartzen zuen. Beti zegoen lan horretan edozeini laguntzeko prest, eta ez du inoiz istilurik sortu".

2005eko urtarrilaren 5a
16:58
Entzun
Enrique Rodriguez Galindori leporatzen zaizkion delituak "larriak" direla onartu arren, "duela 20 urte baina gehiago" egindakoak direla kontutan hartu behar dela uste du Castrok. "Kartzelako agintariek horrelako deliturik berriz egiteko arriskurik ez dagoela uste dute", gaineratu du. "Espetxetik ateratzen denean, familia bat izango du bere esperoan, eta horrek egonkortasuna emango dio". Hala ere, hirugarren gradua ematen arrazoia "Galindoren osasun egoera larria" dela dio Castrok. "Ez dugu ahaztu behar 67 urte dituen gizaseme baten aurrean gaudela, eta bere osasun egoera larria dela. 70 urtetik gertu egotea kartzela zigorraren murrizpena ahalbidetzen du".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.