Espetxean jarraituko du Iruñean bost sexu eraso egiteaz akusatutako gizonak

Magistratuak nabarmendu du auzipetuak sexu askatasunaren aurka egindako erasoak «oso larriak eta bortitzak» izan zirela.

Sanferminetako eraso sexistak salatzeko mugimendu feministaren elkarretaratzea, Iruñean. IÑIGO URIZ / FOKU
Sanferminetako eraso sexistak salatzeko mugimendu feministaren elkarretaratzea, Iruñean. IÑIGO URIZ / FOKU
2026ko uztailaren 30a
11:26
Entzun 00:00:00 00:00:00

Iruñeko Emakumeen Aurkako Indarkeriaren ataleko epaileak berretsi egin du espetxean jarraituko duela ekainaren 27tik uztailaren 9ra Iruñean bost sexu eraso egiteaz akusatutako gizonak. Hilaren 11n ezarri zioten behin-behineko espetxealdia, komunikatua eta bermerik gabea.

Hiru ebazpen judizialetan, magistratuak nabarmendu du auzipetuak sexu askatasunaren aurka egindako erasoak «oso larriak eta bortitzak» izan zirela. Gainera, epaileak azaldu du gizonak ihes egiteko arriskua dagoela eta horregatik ere jarraituko duela espetxean.

 

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA