42 urte ditu Antonio Gutierrez ustezko hiltzaileak, eta Herrizaingo Sailak aditzera eman duenez, labana batekin eraso zien amari eta arrebari eztabaida baten ondoren.
Eztabaida gogorrarekin eta bikitmen garraisiekin larrituta bizilagunak izan ziren igande goizaldean Ertzaintzari deitu ziotenak. Ertzainak iritsi zirenerako emakume biak oso larri zeuden: amak zauri handiak zituen lepoan eta bularrean, eta, arrebak, berriz, lepoa ebakita zuen. Hain justu, etxera joan ziren medikuek ezin izan zuten ezer egin arrebaren bizia salbatzeko.
Ama, berriz, Gurutzetako erietxera eraman zuten, oso larri, eta han jarraitzen du hil edo biziko egoeran.
Hilketa