"Espainiar nahiz frantziar estatuetan burutu dituzten destino aldaketek espainiar eta frantziar gobernuek sakabanaketa politika hiltzailean sakontzen jarraitzen dutela erakusten dute", Etxeraten ustez. Espainian "euskal preso politikoak oraindik eta gehiago urruntzen" ari direla azpimarratu dute, "bizi baldintzak gogortzearekin eta komunikazio bideak istearekin bat".
Bestalde, Frantzian egin dituzten bi espetxe aldaketei erreparatuz, "estatu hori euskal preso politikoen aurka bultzatzen ari den bakartze politikoa" erakusten duela diote.
"Politika horren helburuak nahiz ondorioak argiak dira: egun borrokaldian den Euskal Preso Politikoen Kolektiboa osatzen duten gizon emakumeak fisikoki, sikikoki nahiz politikoki suntsitzea".
Beraz, "euskal gizartea osatzen duten eragile, instituzio nahiz norbanakoei euskal preso politikoak Euskal Herriratzearen alde konpromisoz lan egiteko deia" egin die. Datorren ostiralean Etxerat elkarteak antolatuta Euskal Herriko auzo, herri eta hiriburuetan elkarretaratzeak egingo direla gogorarazi dute, eta otsailaren 3an, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deituta eta, borrokaldian den Euskal Preso Politikoen Kolektiboarekin elkartasunean egingo den mobilizazio egunean parte hartzeko deia ere egin dute.
Espainiako kartzeletan lekuz aldatu dituzten presoak:
-Alaitz Iturrioz, Brievara (Euskal Herritik 500km) eraman dute Soto del Realetik (444km).
-Bittor Goñi Puerto I-etik (1132km) Puerto IIra (1132km).
-Gotzon Aranburu, Valentzia III-tik (594km) Villenara (760km).
-Olatz Karro, Brievatik (500km) Curtisera (763km).
-Ibon Urreztarazu, Soto del Realetik (444km) Valdemorora (520km).
-Saioa Alzua, Alcala Mecotik (500km) Brievara (500km).
-Imanol Olaizola, Villabonatik (435km) Mansillara (433km).
-Koldo Lekuona, Soto del Realetik (444km) Aranjuezera (530km).
Frantzian espetxez aldatu dituzten euskal presoak:
-Asier Arzalluz, Fresnesetik (911km), Eyssesera eraman dute (265km).
-Urtzi Murueta, Fleurytik (911km), Marseille les Beaumettesera (754km).
Euskal Presoak
Espetxez aldatu dituzten 10 euskal presoetatik erdiak urrundu egin dituzte
Etxeratek jakinarazi duenez, 27 preso aldatu dituzte espetxez abendutik hona. Horietako 17 diligentziengatik aldatu dituzte, eta beste hamarrei helbide aldaketa egin diote. Beraien zigorra betetzeko leku aldaketa egin dioten 10 horietatik bost Euskal Herritik urrundu egin dituzte, bi distantzia berdineko espetxeetara eraman, eta hiru gerturatu. Etxeraten iritzian, "espainiar nahiz frantziar estatuek gure eta Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren aurka indarrean duten sakabanaketa politika hiltzailean sakontzen jarraitzen dutenaren erakusle dira datuak".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu