EUSKAL HERRIA

Estatu indarkeriaren biktimen kasuak ikertzeko batzordea bildu da gaur, lehenengoz

 Ines Ibanez de Maeztu izango da zuzendaria. Oraingoz, hogei bat laguntza eskaera jaso dituzte. 

2012ko uztailaren 20a
15:55
Entzun

Estatu indarkeriaren biktimen kasuak ikertzeko Ebaluazio Batzordea lehenengoz bildu da gaur, Gasteizen. Bileran, aurtengo lan egutegia zehaztu dute. 

Oraingoz, hogei bat laguntza eskaera dauzkate baina, 1960 eta 1978 urte bitartean arrazoi politikoak direla medio bortizkeria jasan duten pertsona guztiek eska diezaiokete laguntza Batzordeari. Horretarako epea 2013ko abendua arte zabalik dago.

Batzordearen xedeak eskaerak ikertu, biktima izaera aitortu eta bakoitzari dagokion kalte ordaina zehaztea dira. 

Batzordea Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen Zuzendaritzapean dago. Ines Ibanez de Maeztu izango da Ebaluazio Batzordeko zuzendaria. Poliziaren gehiegikeriak ikertzeaz arduratuko diren gainontzekoak honako hauek izango dira: Manuela Carmena epaileohia eta gai horietan Jaurlaritzako aholkularia, Jose Antonio Perez Forondako Valentin Gizarte Historia Institutuko bokala, Txema Urkijo Terrorismo Biktimen Arreta Bulegoko aholkularia, Alvaro Gil-Robles Europako Giza Eskubideen Batzordeko kide izandakoa, Carlos Martin Beristain giza eskubideen urraketan aditua eta Monika Hernando Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroko kide.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.