Estetika arloko hiru klinika itxi dituzte Portugalete (Bizkaia), Barakaldo (Bizkaia) eta Eibarren (Gipuzkoa) ustez "oso toxikoak" diren argaltzeko pilulak saltzeagatik. Espainiako Poliziak eta Ertzaintza elkarrekin egindako operazioa izan da.
Pilula horien osagaietan debekatutako substantziak zeudela nabarmendu dute. Botikak osagarri dietetiko gisan saltzen zituzten, baina gosea galtzeko produktuak zirela jakinarazi dute. Bi mediku, langile bat eta laborategiko arduraduna atxilotu dituzte. Operazioak irekita jarraitzen du.
gizartea