Adierazpen askatasuna

Estrasburgok Espainiari ohartarazi dio errege-erreginen argazkiak erretzea ez dela delitu

"Terrorismoa goratzearen delitua" zigor kodetik kentzeko eskatu du Amnesty Internationalek.

Juan Carlos Borboikoaren argazki bat sutan. JULIAN MARTIN, EFE
arantxa elizegi egilegor
2018ko martxoaren 13a
07:15
Entzun

Kataluniako bi gazteri hamabost hilabeteko kartzela zigorra ezarri zien Espainiako Auzitegi Nazionalak 2008an, errege etxea "iraintzea" egotzita. Bi gazteek Espainiako errege-erreginen argazki bat erre zuten manifestazio batean, errege-erreginen bisitaren aurkako protesta batean. Zigorraren saihestuahal izateko, 2.700 euroko isuna ordaindu beharra ezarri zion epaileak gazteetako bakoitzari.

Ordea, gazteeen abokatuek Europako Giza Eskubideen Auzitegira jo zuten, eta hark arrazoi eman die orain, argudiatuta argazkiak erretzea ez dela "gorroto adierazpen bat", eta egindakoagatik jarritako zigorra gehiegizkoa izan zela. Hala, Estrasburgok zigortu egin du Madril, eta bi gazteei ezarritako isuna itzultzeko eta bakoitzari 9.000 euroko kalte-ordaina pagatzeko agindu dio.

Protesta 2007ko irailean egin zuten, Gironan, bideo honetan ikusten ahal da gertatu zena:

[Youtube]https://youtu.be/stzExmyX7Vo[/Youtube]

Auzitegiek ez ezik, Amnesty International gobernuz kanpoko erakundeak ere kritikatu du Espainiako Gobernuaren jarrera, eta "terrorismoa goratzearen delitua" zigor kodetik ezabatzeko eskatu dio. "Adierazpen askatasuna urratzen ari dira, gero eta murritzagoa desadostasuna adierazteko dagoen tartea", salatu du erakundeak, eta ohartarazi du askok euren burua zentsuratzen dutela zigorren beldur: "Interneten erabiltzen diren adierazpen ugariri jazartzen die gobernuak, terrorismoa goratzen dutela edo biktimak humiliatzen dituztela argudiatuta".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.