EUSKAL PRESOAK

Estrasburgok martxoaren 20an aztertuko du Ines del Rioren auzia

Euskal presoa "ahalik eta azkarren" askatzeko agindu zuen Giza Eskubideen Europako Auzitegiak uztailean, eta neurri horren aurka helegitea jarri zuen Espainiako Gobernuak. Hori onartu edo ez ebatziko du martxoan. [Youtube]http://youtu.be/1qWDkBPfFpA[/Youtube]

2012ko azaroaren 27a
15:43
Entzun 00:00:0000:00:00

Del Rio aske uzteko eta kalte-ordainetan 30.000 euro emateko agindu zuen Giza Eskubideen Europako Auzitegiak uztailaren 11n, baina Espainiako Gobernuak ez zuen ebazpena bete, eta helegitea aurkeztu zuen joan den urriaren 4an.

Hain zuzen, Madrilen helegitea onartu edo baztertu aztertuko du Estrasburgok martxoaren 20an, 09:15etan. Auzitegiaren hirugarren aretoak eman zuen ebazpena uztailean, eta orain organo gorenak hartu beharko du erabakia.

Del Rio 2008an zen libre ateratzekoa, baina 192/2006 doktrina —Parot doktrina— ezarri eta 2017ra arte luzatu zioten zigorra. Neurri hori ez zitzaiola ezarri behar ebatzi zuen Estrasburgok.

Epaia behin-behinekoa dela argudiatuta, Espainiako auzitegiek entzungor egin diote Estrasburgoren ebazpenari. Ez zuten Del Rio aske utzi, eta Parot doktrina ezartzearen aurkako 24 helegite baztertu zituen Auzitegi Nazionalak joan den ostiralean; tartean, Del Riorena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.