ETA eta ezker abertzalea izan ditu hizpide nagusietakoak Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiak gaur Castejonen (Nafarroa), zuzendaritza batzarrarenosteko adierazpenetan. Izan ere, bi eskaera egin dizkio Jimenezek ezker abertzaleri: batetik, "ETA amaiarazten laguntzeko" galdegin dio, "gizartea eta herritar guztiak behingoz aske izan ahal daitezen".
Ildo beretik egin dio bigarren eskaera: "ETAtik esplizituki eta zalantzarik gabe askatzeko". Jimenezen arabera, urrats hori ezinbestekoa da besteen zalantzak desagerrazteko eta inork ez dezan pentsa etorkizunean ezker abertzaleak atzera egin dezakeenik.
Politika