Eusko Jaurlaritzak Alec Reid eta Harold Good apaizei eman die aurtengo Rene Cassin Saria. Justizia, Lan eta Gizarte Sailak giza eskubideen errespetua bultzatzeagatik ematen duen saria da. Joseba Azkarraga Justizia sailburua izan da gaur beraiekin.
Gaur egindako agerraldian azaldu duenez, Reidek uste du "lehenago edo beranduago Euskal Herrian bakea izango dela".Gogorarazi du Irlanda Iparraldeko prozesuan IRAk su etena irgartzea "urrats handia" izan zela prozesu politikoari bultzada emateko. ETAk armak uzten dituenean "politikarien lana izango da prozesuarekin jarraitzea", azaldu du apaiz katolikoak.
Bestalde, Harol Good protestantearen iritziz ETAk armak uztea "oinarrizkoa" da behin betiko bake prozesu baterantz abiatzeko. Hala ere, azaldu duenez, Irlandako kasuan batzorde independente bat aukeratu zen prozesu hori bideratzeko eta "IRArekin hitz egiteko formula bat" bilatu zen. Era berean, armak uztearen balio "sinbolikoa" azpimarratu du: "erakunde batek berriro armak hartzea erraza den arren, armak uzteak badu balio bat; erakundeak onartu egiten baitu ez dutela dagoeneko armak erabiltzeko beharrik".
Politika