politika

ETA prest azaldu da su-etenaren "egiaztatze mekanismo informal bat" onartzeko

Urtarrileko su-eten iraunkor eta orokorra berresten duela dio erakunde armatuak. Agiria bidali dio 'Gara'-ri.

2011ko martxoaren 27a
17:35
Entzun 00:00:00 00:00:00

ETAk adierazi du prest dagoela bere su-etena "egiaztatzeko mekanismo informal bat onartzeko", eta uste du hori "egingarria" dela "eta nazioarteko egiaztatze batzordea sortu" ahal dela. Hala dio erakunde armatuak atzo Gara-n, honi bidalitako agirian. Espainiako eta Frantziako estatuek batzorde hori eratzeari ezezkoa eman izana gaitzetsi egin du.

Urtarrilean emandako su-eten iraunkor eta orokorra berresten duela esan du, bide batez, ETAk. "Bakearen bidean konponbide demokratikoa elikatu eta bururaino eramateko konpromisoa" daukala agertu du.
 

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA