Candido Conde Pumpido Espainiako fiskal nagusi hitzetan, "ezker abertzalea hauteskundeetan soilik egongo da ETAk armak utzi edo Batasunak ETA baztertzen badu". Gainera, "demokrazian iruzurrak ezin direla egin argi izan behar du ezker abertzaleak".
Conde Pumpidok "kezka" agertu du ETAk berriro atentatuak egin ditzakeelako. Gaineratu du kasu batzuetan komenigarria dela ETAk egin ditzakeen atentatuen inguruko iragarpenak egitea, "horrela beraiek [terroristek] jakin dezaten beraien asmoen inguruko berri dugula".
Horrez gain, Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroari erreferentzia eginez nabarmendu du "zortea" dela Barne Ministerioaren buruan "hain pertsona irmoa, trebea gaitua izatea". "Nabarmena da bere lana arrakasta izaten ari dela, duen ikuspegi onari esker".
politika
"ETAk armak utzi edo Batasunak ETA baztertzen badu, ezker abertzalea hauteskundeetan izango da", Fiskaltzaren arabera
Candido Conde Pumpidok "kezka" agertu du ETAk berriro atentatuak egin ditzakeelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu