elkarrizketa aurrerapena

"ETAk eskatu du egiaztatzean pausoak ematea; nazioarteko komunitateak erantzun behar du"

Jone Goirizelaia abokatu eta ezker abertzaleko kideari egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Estatuari errepresio tresnak bertan behera uzteko eskatzeko garaia dela dio, eta Nazioarteko Harreman Taldearen lana onartu behar duela.

2011ko apirilaren 16a
12:25
Entzun 00:00:0000:00:00

BERRIAk bihar Jone Goirizelaia abokatu eta ezker abertzaleko kideari egindako elkarrizketa argitaratuko du. Hauek dira Goirizelaiak elkarrizketa horretan esandakoetako batzuk:

"Indarra egin behar dugu Bildu legalitatean egon dadin; exijitu behar zaio Estatuari utz ditzala erabiltzen ari den tresna guztiak ezker abertzalearen aurka, independentismoaren aurka eta eskubideen aurka".

"Legalitatean sartzea eta legeak horretarako eskatzen dituen baldintza guztiak betetzea erabaki zuen. Ezker abertzaleak egin du".

"Uste dut gertatutakoak [hilaren 9an Frantzian izan zen tiroketa] ez duela kolokan jartzen egindakoa eta esandakoa, baina egia da oso gauza larria izan dela. Ikusi egin behar da benetan zer gertatu den".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.