ETAren izenean deitu zuen pertsonak agertu bezala, Huescako Borau eta Aratores herrien artean aurkitu dituzte lehergailuaren aztarnak, argindar transformadore baten ondoan, errepidetik 30 bat metrora.
Atzo arratsaldean deiak jaso ostean hasi zituen bilaketa lanak Guardia Zibilak: TEDAX artezilarien taldeko Nafarroako eta Zaragozako unitateek Mendi Zerbitzuetako kideek. Azkenean, gaur goizean, zortzi eta erdiak aldera, aurkitu dituzte leherketaren aztarnak.
Espainiako Gobernuaren Huescako ordezkaritzaren arabera, "oso-oso txikia" zen ETAk jarritako lehergailua, eta, ondorioz, eragin dituen kalteak ere hein berekoak dira. Argindar transformadore baten ondoan eztandarazi arren, argidar hornikuntzari ez diola eragin nabarmendu dute iturri horiek.
Erasoa