ELA eta LABen iduriko, autodeterminazio prozesua bultzatzeko eskubide horrekin engaiatuta dauden indar guztien babesa behar da, eta ETAk eman ditzakeen "urrats" horiek lagungarri lirateke elkarlan horretarako.
Abenduaren 16anEspainiako hauteskundeetara autodeterminazioaren aldeko indarrek kandidatura bateratua aurkezteko proposamena egin zuen ezker abertzaleak Bergaran (Gipuzkoan). Proposamen horren inguruan, sindikatu biek jarrera diferenteak dituztela agertu dute ELAk eta LABek, baina, finean, autodeterminazioarekin engaiatuta daudenen elkarlana bultzatzen duen ekimena dela diote. Halaber, elkarlan horren bila lanean segitu behar dela azpimarratu dute.
ETA-ren agiria