Politika

ETAk maiatzeko lehen asteburuan iragarriko du bere desmobilizazioa, EITBren arabera

Euskal irrati-telebista publikoak iragarri duenez, ETAren iragarpenaren aurretik, ekitaldi bat egingo da Ipar Euskal Herrian.

ETAk bere jardun armatuaren amaiera iragarri zuen agerraldiko argazkia.
2018ko apirilaren 18a
07:10
Entzun 00:00:0000:00:00

ETAren armagabetzea gauzatu eta urte betera iragarriko du talde armatuak bere behin betiko desmobilizazioa. Zeheazki, maiatzeko lehen asteburuan. Hala iragarri du EITBk. Informazio horren arabera, ETAren jakinarazpenaren aurretik, ekitaldi bat izango da Ipar Euskal Herrian, eta bertan parte hartuko dute hainbat nazioarteko eragilek, eta ordezkari politiko eta sozialek.

Ekitaldi horren inguruko xehetasunak astelehenean argituko dituzte Nazioarteko Harreman Taldeko Brian Currinek eta Bake Bidea-ko eta Foro Sozialeko ordezkariek, hedabideen aurrean egingo duten agerraldian.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.