Efek polizia iturrietan oinarrituta zabaldu duenez, joan den asteazkenean armatutako hiru gizonezko eta emakumezko bat sartu ziren Millauko Fasver enpresan, eta bi orduz lau langile erretenituta izan zituzten, pasaporteak egiteko materiala ebasten zuten bitartean. Lau lagun horiek frantsesez, baina "espainiarren azentuarekin" mintzo zirela zehaztu dute iturri horiek.
Ostu zuten materialaren artean, besteak beste, pasaporteak eta beste nortasun agiri batzuk egiteko ordenagailuak daude. Fasver enpresak 70 herrialdetarako egiten ditu pasaporteak.
Tolosako polizia judiziala eta Terrorismoaren Aurkako Dibisio Nazionala arduratu dira ikerketaz.
Politika