Goizeko zazpi eta erdiak inguruan ETAren izenean deitzen zuen norbaiten deia jaso dute Gipuzkoako DYAn, zortzietatik zortziak eta erdietara bitartean Sos del Rey Catolicon bi lehergailu horiek zartatuko zirela oharraraziz.
Abisua jaso ondoren, Guardia Zibilen hiru patruila hurbildu dira Sos del Rey Catolicoko ostatura —Espainiako Estatuaren goi mailako hotelen sareko ostatuetako bat da—, eta inguratu eta hustu egin dute eremua. Zortziak pasatxo zirela entzun dira bi leherketak Ignacio Machin alkateak agertu duenez.
Neguan urtero bezala ostatua itxita dago urtarrilaren 2tik otsailaren 11ra.
atentatua
ETAk Sos del Rey Catolicoko ostatuan jarritako bonbak 4 eta 6 kilo lehergai artean zituen
ETAk bi lehergailu eztandarazi ditu gaur goizean Sos del Rey Catolicon (Zaragoza, Espainia): bat Espainiako Estatuaren goi mailako hotelen sareko ostatuan, eta bestea argindar dorre batean. Bonbak zartarazi baino lehen Gipuzkoako DYAn eman dute abisua, eta ez da inor zauritu. Ostatua itxita dago urtarrilaren 2tik otsailaren 11ra. Polizia iturriek agertu dutenez, ostatuan lehertu den bonbak 4 eta 6 kilo lehergai artean zituen. Argindar dorrekoak, berriz, 300 gramo inguru.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu