Atxiloketak

ETAko bi ustezko kide atxilotu ditu Frantziako Poliziak

Lehen informazioen arabera, atxilotuak Asier Ezeiza eta Olga Comes dira. Dijon hiri inguruan atzeman dituzte.

2008ko uztailaren 25a
19:33
Entzun
ETAko bi ustezko kide atxilotu dituela jakinarazi du Frantziako Poliziak. Atxiloketa Frantziako ekialdean, Dijon hiri inguruko errepide kontrol batean egin duela zehaztu du.

Lehen informazioen arabera, atxilotuetako bat Asier Ezeiza da; bestearen izena Olga Comes Aranbilez dela zabaldu dute. Beste iturri batzuen esanetan, emakumezkoaren abizena Gomez da.

Ezeizari ETAko aparatu militarreko arduradunetako bat eta Garikoitz Aspiazuren laguntzaileetako bat izatea leporatzen diote polizia iturriek.

Olga Comesi dagokionez, Eibarko (Gipuzkoa) PSE alderdi sozialistako zinegotzi Benjamin Atutxa Iza iazko iraila eta abendu artean zelatatu izana egozten diote. Errioxan (Espainia) atzo aurkitutako zuloetako batean zeuden agirietatik informazio hori lortu dutela diote polizia iturriek. Atzo zulo bat topatu zuten Ezkaraitik gertu, ValgaƱon herrian, eta beste bat Pazuengosen, Ozkabartetik (Santo Domingo de la Calzada, gaztelaniaz) hurbil.

Gainera, gaur Algortan (Bizkaia) beste zulo bat topatu dutela zabaldu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.