Euskal presoak

ETAko presoei ikasteko eskubidea bermatzeko ahalegina egingo dutela esan du Anjeles Iztueta Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak

Espainiako Gobernuak hartutako azken neurrien ondorioz ETAko presoei ikasteko aukera murriztu zaiela eta, eskubide hori bermatzeko lanean ari direla azaldu du Anjeles Iztueta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak. Egoera hori konpontze aldera, zenbait unibertsitatekin harremanetan jarri dela zehaztu du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.

2003ko irailaren 5a
13:18
Entzun
Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ETAko presoei ikasteko eskubidea bermatzeko "lanean segitzeko asmoa"duela adierazi du gaur Anjeles Iztueta sailburuak Radio Euskadin. Bere erronketako bat ETAko presoek "ikasteko Giza Eskubidea izatea" dela esan du Iztuetak, eta hori lortze aldera, zenbait campus unibertsitariorekin harremanetan dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.