Datorren urteko manifestazioa «baketaren eta askatasunaren festa» izan dadin, ETAren amaiera baldintzarik gabekoa izatea eskatu du BAK Bakearen Aldeko Koordinakundeak Bilboko kaleetan egindako manifestazioan. Urtero egiten du ETAren kontrako manifestazioa BAKek, eta aurten, mila lagun inguru batu dira ETA desagertu. Baldintzarik gabeko behin betiko amaiera baten alde lelopean egindako manifestazioan.
Udaletxe parean amaitu da protesta, agiri bat irakurrita. «Zibilizazioa oinezkoek salba dezakete», irakurri du Jon Eduardo Iriondok. ETA existitze hutsa «mehatxu onartezina» dela diote, «gure itxaropenaren eta bakean bizitzeko helburuaren mailan ez dagoen mehatxu onartezina». Beraz, erakunde armatuak har dezakeen «erabaki esanguratsu bakarra» desagertzea dela azpimarratu du. Gogoan izan ditu ETAren biktimak, eta haien ordainetan «irabazkin politikorik» ez dela izango ohartarazi du.
Hainbat ordezkari politiko izan dira manifestazioan. Hala nola Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramailea, Iñaki Anasagasti EAJko kidea, Alfonso Gil PSEko kidea eta Leopoldo Barreda PPko kidea.
ETAren amaiera baldintzarik gabekoa izatea eskatu du BAKek Bilboko kaleetan
'ETA desagertu' lelopean mila lagun inguru batu dira BAKek urtero egiten duen manifestazioan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu