Gara -ra deitu duen pertsonak lehergailuak zein gasolindegitan zeuden ohartarazi du, eta hain justu, haietan egin dute eztanda; zehazki, hoankoetan:
-N-5 errepidean, Repsolen gasolindegian, Casa de Campoko argindar subestazioaren ondoan.
-M-207ko zerbitzugunean.
-A-3ko Vallecasko campus ondoko zerbitzugunean.
-A-6ko zerbitzugunean, hipodromo ondoan.
-Bp Shopen zerbitzugunean, A-45ean, 6. kilometroan.
Lehergailuak indar txikikoak ziren, Poliziak gune horiek jendez husteko aukera izan du, eta ez dute inor zauritu. Nolanahi ere, Espainian jaiegunak dira datozen hurrengo bostak, eta, beraz, Madrilgo jende asko errepidean zen opor egunak pasatzera kanpora joateko. Ondorioz, kolapso handia sortu da Madril inguratzen duten errepideetan.
Arratsaldeko 17:30ak pasatxo zirela jaso dute deia, eta segituan Ertzaintzari jakinarazi diote. Ertzaintzak, berriz, Espainiako Barne Ministerioari pasa dio oharra.
Atentatuak