Telebista

ETB Nafarroan ikustearen aldeko mozioa onartu du Parlamentuak

Nafarroako Parlamentuko Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanen batzordeak bi puntuko agiria onartu du, Foru Gobernuari eskatzeko aukera emateko nafarrei  ETB ikusteko Lurrezko Telebista Digitalaren bidez.  

Edu Lartzanguren.
2014ko abenduaren 16a
16:41
Entzun

Altsasuko (Nafarroa) herritar talde baten ekimena da mozioa, eta ETB ikusi nahi dugu lelopean bultzatu zuten parlamentuko taldeen artean. PSNren, Bilduren, Aralar-NaBairen, Izquierda-Ezkerraren eta Geroa Bairen sostenguarekin eraman dute agiria Parlamentura.


Mozioak bi puntu ditu. Lehenak dio: «Nafarroako Parlamentuak Gobernua premiatzen du, ETB Nafarroa guztian ikusteko bide berriak urratzera». Aho batez onartu dute talde guztiek lehen puntu hori, baita UPN eta PPk ere.


Bigarren puntuak, berriz, eztabaida sortu du. Nafarroako Gobernuari ETB Nafarroan lehenbailehen ikusteko formulak bila ditzan eskatzen dio, «esaterako, egungo ETBren sare analogikoa digitalizatuz edo bestelako neurriekin». UPNk eta PPk «legearen barruan» esaldia gehitu nahi izan diote puntuari, baina ez dute lortu. Azkenean, UPNk eta PPk kontra bozkatu dute, baina beste taldeen zazpina bozekin berdintuta, boto ponderatuz nagusitu da mozioa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.