komunikabideak

ETB Nafarroan LTD bidez ikusteko dirurik ez du jarri nahi Sanzen gobernuak

Lurreko telebista digital bidez ikusteko urteroko kostua ia milioi bat eurokoa da. Eusko Jaurlaritzak proposatu du bi gobernuek erdia eta erdia jartzea.

2010eko urtarrilaren 21a
17:30
Entzun
"Nafarroan LTD lurreko telebista digital bidez ikusiko dira telebista kate guztiak, ETB izan ezik". Horixe jakin zen abenduaren hasieran, baina badirudi azkenean ikusterik ahal izango dela. Dirua ordaindu behar, ordea. Urtero milioi euro bat kostatuko da, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak gaur jakinarazi dutenez.

Urteroko kostu hori bietako zeinek ordainduko duen ez dute erabakia. Jaurlaritzak proposatu du bakoitzak erdia jartzea. Nafarroako Gobernuak dio ez duela euro bakar bat ere ipiniko berak. "Izan ere, haiek dira ETB Nafarroan ere ikus dadila nahi dutenak eta, horrela, publizitate merkatu eta diru sarrera handiagoak izango dituztenak haiek dira", diote Miguel Sazen exekutiboko iturriek.

Seinalearen zabalkundea, tresneriaren mantenua eta energia dira urtero ordaindu beharrekoak; 993.000 euro.

Apirilaren 3ra arteko astia dute finantzazioaz akordioa lortzeko, orduan izango delako itzalaldi analogikoa Nafarroan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.