ETB futboleko Txapeldunen Liga ematen hasiko da denboraldi honetan, osorik aurreneko aldiz, BERRIA.INFOk jakin duenez. Jardunaldiro asteazkeneko partida bat eskainiko du -jardunaldiko beste partidak asteartean jokatzen dituzte-, euskarazko katean, eta finala ere emango du. Aldi berean ETB2k ere ematea aztertzen ari da Euskal Irrati Telebistako zuzendaritza.
Espainiako Autonomia Erkidegoetako Irrati eta Telebisten Erakundeen Federazioko (FORTA) kide da EITB, eta horren bidez lortu du Txapeldunen Liga emateko aukera izatea. Europako futbol kluben txapelketa nagusiko astearteko eta asteazkeneko partiden laburpenak ere emango ditu.
Espainiako Estatuan TVEk ere eskainiko du jardunaldiko neurketa bat, astearteetan -iazko denboraldian Antena3k ematen zuen-. Ordainduta, berriz, Mediaprok -orain arte, Canal Plusek-.
ETB aurtendik Frantziako Tourra ere ari da ematen, hori ere aurreneko aldiz, TVErekin akordioa lortuta.
KomunikabideaK