Komunikabideak

ETBko langile batzordeak "bidegabetzat" jo du ezker abertzalearen aurkako ildo informatiboa

Eusko Legebiltzarrak proposatutako betoa "zentsuratzailea" dela uste du, "sakondu egiten baitu bazterkeria".

2011ko martxoaren 16a
17:41
Entzun 00:00:0000:00:00

Eusko Legebiltzarrak "Batasuna" inguruko jendeari EITBk betoa jartzeko ez-legezko proposamena onartu izana "zentsuratzailea" dela deritzo ETBko langile batzordeak, "sakondu egiten baitu bazterkeria". Langile batzordea atzo bildu zen eta, gaur zabaldutako prentsa oharrean, legebiltzarraren proposamena "zeharo bidegabea" dela salatu du.

"Hasteko, EITBk daraman trataera informatiboaren norabide aldaketa onartu egiten du. Hau da, euskal jendartearen zati garrantzitsu bat (politikoa, sozial zein lurraldekoa) komunikabide publiko batetik baztertzea eta informazio plural, objektibo eta kontrastatua ukatzea goraipatu egin du. Bide batez, jendarteak duen informazio eskubidea larriki urratzen da", dio Euskal Telebistako beharginen batzordeak.

Haren ustez, ildo informatibo horrek ez dio "demokrazia eta normalizazioaren aldeko prozesuari laguntzen. Ilegalizazioaren estrategia eta bazterkerian laguntzen jarraitzeko deia egiten dio EITBri Gasteizko parlamentuak".

Atzo Euskadi Irratiak elkarrizketa egin zion Rufi Etxeberria ezker abertzaleko kideari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.