gutun aurreraPENA

ETBko langileek Urgell sailburuari eskutitz irekia

Urriaren 25ean "ETBko erredakzioan zentsura eta inposaketa saiakera bat" gertatu zela-eta kexu dira langileak. Haien gutuna aterako du bihar BERRIAk.

2010eko azaroaren 29a
18:16
Entzun
Hona hemen, aurrerapen gisa, ETBko langileek Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuari igorritako eskutitza:

- "Joan den urriaren 25ean ETBko erredakzioan zentsura eta inposaketa saiakera bat gertatu zen. EITBko Zuzendaritza, bere erantzukizunari heldu ez, eta gezurretan dabil harrezkero. Aldi berean, bertako profesionalen kontrako difamazio kanpaina bati ekin dio eta ideologia eta jarrera politiko jakin batzuekin lotu ditu, haien interesekin bat egitea leporatuta. Eusko Legebiltzarrera ere iritsi da eztabaida horren oihartzuna. Blanca Urgell, Kultura sailburu eta Euskal Irrati Telebistako arduradun politiko nagusia zaren horrek, agerraldia egin zenuen oposizioak eskatuta, azaroaren 19an. Han esan zenituenak entzun ondoren, iritzi publikora jo beharra ikusi dugu. Izan ere, gure zintzotasuna eta sinesgarritasuna zalantzan jarri zenituen 'gezur potoloak' esan ditugula adierazi zenuenean. Hortaz, zenbait puntu argitu nahi dizkizugu".

- "Ez zen zirriborro trukerik egon. Politika arloburuak erredaktoreak egindako lana baztertu, eta berea inposatu nahi izan zion; kutsu editorial nabarmena zuen testua, alegia".

- "Badakigu zure karguak EITBko Zuzendaritza babestera behartzen zaituela, haien gestioaren azken erantzukizuna zurea baita. Baina ezin dugu onartu bertsio guztiak aintzat ez hartzea. Are gutxiago, ETBko langileen kontrako difamazio kanpaina bultzatzea, gezurrak esatea eta zintzo ez jokatzea leporatuz".

- "Beste zuzendaritza batzuekin ere izan ditugu tirabirak, sakonak batzuetan, baina sekula ez gara iritsi gaur bizi dugun egoerara, horrelako inposaketa eta zigorra jasatera".

- "Radio Euskadin 2009ko uztailaren 11n emandako elkarrizketa batean esan zenuen 'egin dugun oinarrizko apustua dakazetariek eurek erabaki dezatela zer egin eta zelan'. Azaroaren 19ko zure adierazpenek hautsi egin dute oinarrizko printzipio hori".

- "Zuk erabaki behar duzu nahiago duzun begiak itxi Euskal Telebista Publikoa jasaten ari den egoera honen aurrean edo, ostera, enpresa honen martxa onean interesik handiena dugunoi, ETBko langileoi, entzun".

Euskal Telebistako behin-behineko Erredakzio Kontseiluak idatzitako gutuna. Euskal Telebistako Langile Batzordeak bat egiten du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.