Etengabeko arreta guneetako langileak, akordioa lortzeko prest
Etengabeko arreta guneetako langileak prest azaldu dira Osakidetzarekin ados jarri eta azken hilabeteetan osasun publikoan izan den gatazka amaitzeko. Atzo bilera egin zuten Durangon (Bizkaia), eta Osakidetzak eginiko azken proposamenaren inguruan akordioa lortzeko aukera irekita utzi zuten. Batzarrean gehienek onartu zuten proposamena, baina hainbat alegazio eginda. Larrialdietako langileen arabera, Osakidetzaren eskaintzak ez ditu euren eskaerak betetzen, baina «luze joan den gatazka» hori konpontzeko prest azaldu dira. Osakidetzak alegazioak jasotzen baditu, sindikatuen ordezkariek sektoreko mahaira deituko dute, sindikatuek hitzarmena sina dezaten.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu