Iragan astelehenean Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietarako sailburu Javier Madrazok Immigrazioaren Euskal Behatokiak egindako inkesta aurkeztu zuen. Inkestaren helburua Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko herritarrek etorkinei buruz duten iritzia ezagutzea zela adierazi zuen Madrazok. Amzirrek oraindik ez dutela inkesta jaso aitortu du. Hala ere, komunikabideen lana kritikatu du, "soilik ikerketaren daturik ezkorrenak" argitaratu dutelako.
Euskal Herrian bizi diren Marokoarrek "multzo heterogeneoa" osatzen dutela dio Amzirrek. "Jakina da Marokoko eta Euskal Herriko kulturen artean ezberdintasun ugari daudela. Hala ere, guk aurreiritzi eta estereotipo ugariri aurre egin behar diegu. Astelehenean Jaurlaritzak aurkeztutako inkestak soilik aurreiritzi eta estereotipo horien ugaritzea ekarriko du":
Immigrazioa