Gizartea

Etorkinen inguruko foroa egingo dute apirilaren 20an eta 21ean, Baionan

Atherbea, Etorkinekin, eta Bizik antolaturik bi eguneko foroa mintzaldiz, animazioz, eta sustengu hitzorduz osatua da.

Etorkinekin, Atherbea eta Bizi elkarteetako kideak, migrazioaren gaineko foroaren aurkezpenean, gaur, Baionan. AURORE LUCAS
Eneko Etxegarai Urain.
2018ko apirilaren 11
18:31
Entzun 00:00:0000:00:00

Etorkinen inguruko foroa antolatu dute Baionan (Lapurdi), Etorkinekin, Atherbea, eta Bizi elkarteek. Bi egunez iraganen da foroa hiriko arteen zentroan, eta teoriak zein praktikak elkartzea izango dute helburu.

Kontestu berezian dator, Frantziako gobernuak migraziorako lege proiektu berri bat onartu nahi duelako. Egoera kriminalizatzaile, eta dramatizatzailea salatu ditu Jean Daniel Elixiri Atherbeako zuzendariak. Oroitarazi du: "gizakia badenetik badaude imigrazio fenomenoak lur hontan, eta hoietako haundiena Amerikar kontinentearen kolonizazioa izan da; Europearrona".

Amaia Fontang Etorkinekin kolektiboko kideak azaldu du Greziako imigrazio bidea itxia dela jada, Italiako geroz eta zailagoa dela, eta beraz Espainia izaten ari dela Europara iristeko bide berria: "geroz eta etorkin gehiago ikusten dira, eta ikusiko ditugu Euskal Herrian beraz, hego Saharatik etorriak batez ere".

Egitaraua kontsulta daiteke Iparraldeko Hitzaren webgunean.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.