Etorkizunari aurre egiteko, berezko esparru baten beharra eskatu du EAk

EAk dioenez, egiteko dago Foru Hobekuntzak duela 30 urte egindako hutsak gaindituko dituen eztabaida

joxerra senar
Iruñea
2012ko martxoaren 14a
00:00
Entzun
Bihar Nafarroako Parlamentuko osoko bilkuran Foru Hobekuntzaren 30. urteurrena ospatuko da. Yolanda Barcina Nafarroako lehendakariak hitz egingo du azkena. Maiorga Ramirez EAko Nafarroako koordinatzaileak gogorarazi du Foru Hobekuntzaren eztabaidatik baztertuak izan zirela alderdi abertzaleak, garai hartako Parlamentuak hitzartutako oinarriak alboratuak izan zirela eta herritarrei galdeketarik ez zitzaiela egin.

EAren ustez, hutsegite horiek gaindituko dituen eztabaida politikoa oraindik egiteke dago. Gainera, haren ustez, etorkizuneko erronkei aurre egiteko Nafarroak behar-beharrezkoa du berezko lege esparrua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.