Ponentzian proiektu politiko guztiek "defendituak izateko duten eskubidea" errespetatu behar dela esaten dela azaldu du Elorzak. Defendatzeaz gain burutu ere egin daitezkeela biltzen du, "indarrean dagoen legea betez, prozedura garbien bitartez, eta babesteko gehiengo nahikoarekin".
Bestalde ponentzian biltzen denez "etorkizuna erabakitzeko eskubidea demokratikoki burutu beharko litzateke, indarkeriazko presiorik gabe, legea, akordioa, kontsentsua eta pluralismoa errespetatuz".
Ponentzia hori "Euskadi etorkizunean orain denaren oso desberdin" irudikatzen dutenek osatu dutela dio, "terrorismo eta indarkeria egoerarekin amaitzeko itxaropenarekin, eta EAJren hegemonia bukatzeko asmoekin".
PSE-EEren biltzarra