Poliziaren indarkeria

"Etorri gurekin karrikara"

Erantzunik jaso ez duten galderak nagusi dira, oraindik ere, Elhadji NDiaye senegaldarraren heriotzaren inguruan. Joan den astean zendu zen, urriaren 25ean, Espainiako Poliziaren esku.

edurne elizondo
2016ko azaroaren 4a
13:29
Entzun

Erantzunik jaso ez duten galderak nagusi dira, oraindik ere, Elhadji NDiaye senegaldarraren heriotzaren inguruan. Joan den astean zendu zen, urriaren 25ean, Espainiako Poliziaren esku. Erakunde horrek berak eman zuen heriotzaren berri. Chinchilla karrikako beren egoitzan hil zela erran zuten poliziek; ziegara eramateko zain eserita zegoela arnasa ez zuela hartzen konturatu zirela. Biharamunean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak zabaldu zuen autopsian ez zutela indarkeria zantzurik aurkitu. Azken egunotan, halere, gizona Arrotxapean atxilotu zuten uneko hainbat bideo agertu dira sare sozialetan, eta, hainbat lekukoren hitzek lagunduta, zalantzan jarri dute bertsio ofiziala, datu askorik ez baitu jasotzen.

Nafarroako Parlamentuak eta Iruñeko Udalak azalpenak eskatu dizkiote Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkari Carmen Albari. “Kezka” agertu dute erakundeok, gertatu denari buruz, eta “argitzeko” eskatu dute. Gertatu dena argitzea nahi dute, halaber, Elhadji NDiayeren herrikideek. Manifestazioa antolatu zuten larunbatean, Iruñean, Black lives matter (beltzen bizitzak axola du). Bizitza da handiena lelopean, eta karrikan agertu zuten beren mina, eta, batez ere, beren amorrua. Protestan parte hartu zuen Beltxak. “Aski da! Ezin dugu horrela jarraitu. Ezin gaituzte horrela tratatu”. Ahotsa urratu zaio herrikidearen heriotzari buruz mintzatu denean. “Egunero ari dira gure kontra. Gertatu dena salatzen ari gara, eta poliziak ditugu atzetik. Baina ez gara isilduko”.

Esaldi labur batean laburbildu du Beltxak euren egoera: “Afrikaren arazo nagusia Mendebaldea da; herritarren %95 baino gehiago arrazistak dira, eta poliziak ere bai. Gaizkile bagina bezala egiten digute so”. Arbuioa sentitzen dute. Bakarrik daudela. Manifestazioan bakarrik direla sentitu zuten senegaldarrek. Bakarrik sentitzen dira, egunero. Iruñeko biztanle guztiei eskatu die Beltxak haiekin bat egiteko. “Benetan berdintasunean sinisten badute, etor daitezela gurekin karrikara”.

Erreportaje osoa irakurtzeko, joan Nafarroako Hitzaren webgunera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.