Etxe batek su hartu du Azpeitian, eta bi lagun intoxikatu dira

Suhiltzaileek kontrolpean hartu dute sua; ikertzen ari dira zerk piztu duen. Cintruenigon beste etxe batek su hartu du, eta emakume bat artatu dute kea arnastu duelako.

Su hartu duen eraikina. GUKA
Su hartu duen eraikina. GUKA
2026ko apirilaren 2a
17:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

Azpeitiko (Gipuzkoa) etxe batek su hartu du gaur 15:15 aldera, eta suhiltzaileek bi lagun atera dituzte bertatik. Osasun langileek artatu dituzte, kea arnastuta intoxikatu direlakoan, eta Zumarragako ospitalera eraman dituzte gero. 16:00etarako sua kontrolpean zuten suhiltzaileek. Ikertzen ari dira zerk piztu duen.

Korrale tabernaren gainean dago su hartu duen etxebizitza. Guka hedabideak kontatu duenez, udaltzainek sutearen abisua jaso, eta jendea etxebizitzetatik atera dute. Ordea, eraikinaren hirugarren solairuan bi lagun irten ezinda geratu dira, eta suhiltzaileek atera behar izan dituzte, leihotik; osasun langileek artatu dituzte.

Cintruenigon (Nafarroa), berriz, beste etxe batek su hartu du gaur goizean, 10:20 aldean. Tuterako eta Azkoiengo suhiltzaileak joan dira bertara. Sukalde batek hartu du su, eta 80 urteko emakume bat artatu dute, kea arnastu duelako. 

Suhiltzaileek menderatu dute sua, eta inguruko etxeetara zabaltzea saihestu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA