Etxeberriak adierazi duenez, datorren astera arte ezingo dute defentsa prestatzen hasi, sumarioko dokumentuei atera behar zaizkien fotokopia batzuk direla medio. "Pozez hartu dugu epaileak sumarioa sekretupetik ateratzea, horrela defentsa garatzeko aukera dugulako. Efektu praktikoa lehenengo abokatuok sumarioa ikusteko aukera izango dugula da. Azkenean fisikoki ikusi ahalko dugu zer akusazio dagoen, zer ekintza leporatzen zaizkion atxilotu bakoitzari".
Sumarioa altxatuta 'Egunkaria' auzia dela eta kartzelan dauden hiru pertsonen askatasuna eskatzea izango da lehentasuna. Epaileak ezarrita dituen neurri bereziak altxatzea izango da hurrengo pausoa, 'Egunkaria'-rekin lotura duten enpresen itxiera eta kontuen blokeoa altxatzea alegia.
'Egunkaria' auzia