Etxebizitza Legeak errentatzaileen irabaziak «bermatuko» dituela salatu dute

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistetako etxebizitza sindikatuek elkarretaratze bat egin dute Bilbon, Etxebizitza Lege proiektua «hauteskunde fartsa bat» dela salatzeko.

Bilbon elkarretaratze bat egin zuten atzo Kontseilu Sozialistetako etxebizitza sindikatuek. BERRIA
Berria
2023ko apirilaren 27a
10:25
Entzun

Espainiako Gobernuak EH Bildurekin eta ERC Esquerra Republicanarekin adostu duen Etxebizitza Lege proiektua bozkatzekoak dira gaur Espainiako Diputatuen Kongresuan, eta, atzo, Euskal Herriko Kontseilu Sozialistetako etxebizitza sindikatuek elkarretaratze bat egin zuten Bilbon, lege proiektu hori «hauteskunde fartsa bat» dela salatzeko. Jabe handien eta errentari txikien «neurrira» egindako legea dela adierazi dute, eta haien irabaziak «bermatuko» dituela.

«Ez dio benetako konponbiderik ematen etxegabetzeen arazoari, etxebizitzak negozio iturri izaten jarraituko duela bermatzen baitu», erantsi dute etxebizitza sindikatuek. Nabarmendu dute lege horrek ez diela etxebizitzarako sarbidean «aurrerapauso errealik» ekarriko langileei.

Atzoko elkarretaratzean, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialista sortuko dutela ere iragarri zuten. Ekainaren 10ean egingo dute aurkezpena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.