Espainiako Poliziak ustez etxeetan bitxiak eta dirua lapurtzen zituen talde antolatu bat atxilotu du gaur Iruñean. Sei pertsona atxilotu dituzte, eta horietako hiruri Atzerritar Legea ezarri eta bota egin dituzte. Beste hiru pertsonen bila ari dira.
Nafarroan eta inguruetan aritzen zirela lapurretan esan du Poliziak, jabea etxean zegoenean. Udaleko agiri bat faltsututa sartzen ziren etxe barrura. Behin barruan zeudela, gaixo dauden haurrentzako dirua eskatzen zuten, eta biktima ohartu gabe lapurtzen zioten. Ondoren, aitzakiaren bat jarriz joaten ziren, Poliziaren arabera.
Iaz hasi ziren ikertzen lapurretak, salaketen kopurua nabarmen handitu zela ohartuta. Horrelako lapurretaren bat jasan dutenei 948 29 98 17 telefono zenbakira deitzeko eskatu diete, atzemandako bitxiak norenak diren argitze aldera.
EUskal herria
Etxeetan bitxiak eta dirua lapurtzen zituen talde bat atxilotu dute Iruñean
Sei pertsona atxilotu dituzte, eta beste hiruren bila ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu