Etxerat: «Zinez uste duzue gizartea prest legokeela beste hildako bat onartzeko?»

Etxerat-ek Donostian egindako agerraldia, atzo. BERRIA.
2017ko ekainaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DONOSTIA. Asier Ormazabal euskal presoaren bi lagunek Teruelgo (Espainia) espetxetik bueltan izandako istripu «larria» salatu, eta erakunde eta erakundeei «urrats irmo bat» eskatu die Etxerat-ek gaitz larriak dituzten presoak askatu eta urruntzea amaitzeko. «Edo benetan uste duzue euskal gizartea prest legokeela, salbuespen politika mantentzearen eraginez, beste hildako bat onartzeko?». Atzo, bestalde, Bizkaiko Batzar Nagusietan EAJk, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta PSE-EEk eskatu zuten euskal presoak hurbiltzeko. Kalera Kalera dinamikak, berriz, manifestazioa egingo du igandean Bilbon, Ibon Iparragirre euskal presoa aska dezatela eskatzeko: 12:30ean, Eliptika plazan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.