Euskal Presoak

Etxeratek euskal preso askok kalean egon beharko luketela gogorarazi du

Euskal Herriko hamazazpi hondartzatan elkartu dira. Patricia Velez bozeramaileak esan du «oraindik jende askok ez dakien errealitatea» ezagutarazi egin behar dela.

Etxeraten ekarretaratzea, gaur, Donostian. ANDONI CANELLADA / FOKU
Paulo Ostolaza.
2021eko abuztuaren 1a
19:19
Entzun

Ohiko legedia ezarriko balitzaieke, euskal preso asko kalean egongo lirateke. Besteak beste, hori gogorarazi du gaur goizean Etxeratek Euskal Herriko hamazazpi hondartzatan. «Egia da geroz eta euskal preso gehiago daudela Euskal Herriko kartzelatan, baino oraindik urrun jarraitzen dute askok, eta gaixo daudenek eta zigorraren hiru laurden bete dituztenek kalean egon beharko lukete», gogorarazi du Patricia Velez bozeramaileak.

Esan du Euskal Herriko espetxeetan badagoela haientzako lekua, eta nahikoa litzatekeela haiei ohiko legedia ezartzea. Gehitu du «euskal gizartearen gehiengoak» presoak euskal herriratzea nahi duela, eta «bizikidetzaren onagatik» ez dela komeni haiei politika bereziak aplikatzea.

Eman ditu datuak ere: «Kolektiboko 206 presoei ohiko legedia ezarriko balitzaieke, 168 hirugarren graduan egongo lirateke, edo kalera irteteko baimenekin. Ez dugu beste 30 urtez egoera hori onartzeko asmorik».

Hemeretzi preso aske uzteko ere eskatu du Etxeratek, gaixo daudelako edota 70 urte baino gehiago dituztelako. 33 erbesteraturen itzulera errazteko ere eskatu du elkarteak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.