Etzi aztertuko dute Haranbururen kargugabetzea

2015eko urriaren 14a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Joan den ostiralean, Imanol Haranburu Hizkuntza Eskolen buru izendatu zuen Hezkuntza Departamentuak, baina atzera egin zuen UPNk ETAko kide ohia dela salatu eta gero. EH Bilduko Adolfo Araizen ustez, erabakia «larria» da, «zigorrak bete dituen inori ezin zaizkiolako eskubideak mugatu». Araizen ustez, Haranburu prestatua zegoen postu administratibo hori izateko, eta «gainerako analisi politikoak egiteak sorgin ehiza irekitzea dakar». Geroa Bai ez zen bat etorri analisi horrekin, baina etzi aztertuko dute gaia akordioaren jarraipen batzordean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!