Eudelen izaerari buruz eztabaidatzera deitu du Bilduk

Koalizioak uste du EAJk eta PSEk erakundea erabiltzen dutela euren programa politikoak garatzeko

Barrios, Vesga eta Illarramendi, Donostian atzo eginiko agerraldian. G. G. / ARP.
Erredakzioa
2012ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
Eudelen barruan «urgentziazko eztabaida» bat eman behar dela uste du Bilduk. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako udalen elkarteak ez dituela bere funtzioak betetzen diote koalizio independentistako kideek, eta erakundearen izaera eta etorkizunari buruz eztabaidatzera deitu ditu beste alderdietako ordezkariak, ezohiko batzar bat antolatzeko aukera mahai gainean jarriz. Irailean eginiko batzar nagusian, Eudelen zuzendaritzatik kanpo geratu zen Bildu, EAJk eta PSE-EEk eginiko akordioa dela eta.

Donostian eginiko prentsaurrekoan, Pablo Barrio Lasarte-Oriako alkateak, Juan Luis Illaramendi Zarauzkoak eta Begoña Vesga Eibarko zinegotziak Eudeleko zuzendaritzari eskatu diote maiatzean eginiko udal eta foru hauteskundeek utzitako «mapa politiko berria» aintzat hartzeko. Uste dute EAJk eta PSE-EEk bizkarra eman diotela errealitate horri, eta Eudel alderdi horien «programa politikoak aurrera ateratzeko bitarteko bat» bihurtu dutela. Bilduk adierazi du udalerriei «autonomia eta ahots propioa» emanez Eudelen sorrerako printzipioak berreskuratu behar direla. «Zertarako, bestela, egungo Eudel, udalei zuzenean eragiten dien gaietan iritzirik ez badu eman behar?».

Bilduko hautetsien arabera, udalerrietan «bestelako politika bat» egiteko aukera dago. «Herri honetan bi udal politika eredu daude: batetik, Eudelen barruan EAJk PSErekin egin duena PPren laguntzarekin, eta, bestetik, Bilduk aurrera atera nahi duena».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.