Euskal presoak

Eugenio Etxebeste eta Jokin Etxebarria presoak aske geratu dira gaur

Goizeko 09:30etan atera da Salamancako (Espainia) Topas espetxetik Eugenio Etxebeste 'Antxon' ETAko buruzagi ohia. Senide eta lagunek egin diote harrera kartzela atarian, ikurrinak eskuetan, eta euskal presoek Euskal Herrian behar dutela aldarrikatuz. Halaber, Jokin Etxebarria presoa ere gaur goizean geratu da aske, Frantziako espetxeetan lau urte eta erdi egin ondoren. Hari ere, ongi-etorri beroa egin diote senide eta lagunek Uzercheko kartzela atarian.

Imanol Agirre Zarauzko Garoa liburu dendaren aurrean.
2004ko urtarrilaren 28a
17:01
Entzun
Eugenio Etxebeste 'Antxon'52 urteko donostiarrak sei urte eta erdi egin ditu preso. ETAko buruzagitzako kide ohia izanik, erakunde armatu horren ordezkari izan zen 1989an Aljeriako elkarrizketetan. 1997an, orduan bizileku zuen Dominikar Errepublikako agintariek Espainiaren esku lagatzea erabaki zuten, eta preso egon da ordutik.

Aske geratu eta segituan, kartzeletako bizi baldintzak salatu ditu Etxebestek; hain zuzen ere, espetxeetan ez dela giza-eskubiderik errespetatzen azpimarratu du.

Jokin Etxebarria, berriz, jaiotzez Baionakoa da, baina Bilboko Indautxu auzoko bizilaguna. Tarbes inguruan atxilotu zuten, eta lau urte eta erdi egin ditu espetxean; aurrena, Fresnesen eta gero Uzerchen. Etxebarriak ere kartzelako "errepresioa" salatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.