Euriak arazoak sortu ditu ibai arroetan eta errepideetan

Urola ibaiak gainezka egin du Azpeitian, eta Arga ibaiak ere bai Iruñean. Berastegi inguruko meteorologia estazioan metro koadroko 120 litro neurtu dituzte azken orduotan.

Arga ibaiak gauean egin du gainezka, Iruñean. IRUÑEKO UDALTZAINGOA
Arga ibaia gainezka, Iruñean. Iruñeko Udaltzaingoa
Edu Lartzanguren.
2024ko otsailaren 27a
07:39
Entzun 00:00:0000:00:00

Okerragoa izan zitekeen, litro asko ekarri baititu Monika ekaitzak Euskal Herrira, baina euriak eragozpenak eragin ditu azken orduetan, batez ere errepidean eta ohiko uholde guneetan.

Lerrook idazteko orduan, hainbat bide itxita daude euritearen ondorioz. Larrialdi zerbitzuek ohartarazi dute datozen orduetarako espero dutela ibaien goraldia, eta erne ibiltzeko abisua eman dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.