Bere aurkako bigarren euroagindu eskaera erabakitzeke dagoela, eskaera hori onartezina dela salatu du gaur Aurore Martin Batasuneko kideak. Aste honetan utzi dute libre, erabakia hartu bitartean, baina ohartarazi du euroagindu hori onartzea "frantziar herritartasuna duten militanteen aurka" atea irekitzea litzatekeela.
Jean-Claude Agerrerekin batera egin du agerraldia Martinek, eta salatu dute "ezker abertzalea prozesu demokratiko bat bultzatzen ari den garai honetan", horrelako neurriekin Espainiak prozesu hori blokatu besterik ez duela egin nahi."Jazarpen sistema" bat dagoela esan dute, eta horren xedea ekimen politikoak direlako jo dute onartezintzat Martinen aurkako bigarren euroagindua.
Guzti hori salatzeko, bihar arratsaldeko 16:00etan Baionako Euskaldunen enparantzatik abiatuko den manifestaziora joatera deitu dute Martinek eta Agerrek.
EUSKAL HERRIA