Euroaginduaren aurkako manifestazioa eginen dute gaur Baionan

Aurore Martinen aurka erabilitako bortizkeria salatzeaz gain, eskubideen errespetua exijituko dute

Jenofa Berhokoirigoin.
Baiona
2011ko ekainaren 25a
00:00
Entzun
Aurore libre etxean, eskubide zibil eta politikoen defentsan lelopeanabiatuko da gaurko manifestazioa, 17:00etan, Baionako Euskaldunen plazatik. Asteartean Frantziako Poliziak Aurore Martinen aurka erabilitako «bortizkeria lotsagarria» salatzeko egin zuten biharamunean bertan protesta horren deia euroaginduaren aurkako kolektiboak eta Miarritzeko Ituna izenpetu zuten eragileek.

Atxiloketa saioaz geroztik, euroaginduaren aurkako «herri harresia» oraindik zabalduz eta handituz joan da. Besteak beste, Pierre Cheret Pirinio Atlantikoetako alderdi sozialistako idazkari federalak ere deitu du gaurko protestara, «demokrata ororentzat euroagindua onartezina dela» nabarmenduz.

Basque Friendship ere bai

Manifestaziora deitu dute Basque Friendship taldeko eurodiputatuek ere, eta batzuk egonendira gaur. Hitza hartu zuten herenegun Europako Parlamentuko Askatasunen Batzordearen bilkuran, Martini elkartasuna adierazteko. Zuberotarraren Espainiaratzea «arrazoi politikoetan oinarritzen dela» zehazturik, erre- presioaren logikatik atera eta konponbidearen logikan jartzeko eskatu zieten Frantziako eta Espainiako Estatuei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.