Europako Batzordeak Donostiaren hautaketa babestu du

Bozeramaileak Bildu demokratikoki hautatu izan dela gogorarazi du.

2011ko ekainaren 29a
15:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Europako Batzordeak Donostiaren hautaketa babestu du gaur goizean, eta boto emaileak aditu independenteak direla esan du, eta hiriburua hautatzeko prozedura ondo finkatuta dagoela. Espainiako zenbait politikari gogor mintzatu ziren atzo epaimahaiaren erabakiaren aurka, batik bat Rosa Aguilar Kordobako alkate ohia eta ministroak eta Juan Alberto Belloch Zaragozako alkateak.

Europako Batzordeko bozeramaileak agerraldian ez du gehiago esan nahi izan, baina ondoren Donostiak hiruburu izatea merezi duela gaineratu du, eta Bildu demokratikoki aukeratu den  koalizioa dela gogorarazi du.

PP: "ETAren nazioarteko erakusleihoa izango da"

PPk ez du batere gustura hartu Donostia hautatzea 2016ko Europako kultur hiriburu, Bilduren esku dagoelako alkatetza. Alfonso Alonso Arabako PPko presidentearen ustez, kasu, izendapen hori "ETAren nazioarteko erakusleihoa izango da".

Antonio Basagoiti EAEko PPko buruak esan du "agian" Bildu ez dela egongo 2016an.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.