Ekonomia

Europako burtsek azken lau urteetako egunik txarrena izan dute gaurkoa

Oro har, mundu zabaleko burtsa guztiek hartu dute beheranzko bidea, AEBetako atzeraldi ekonomikoaren kezkak eraginda. Madrilgoa %7raino erori da une batean, Pariskoa %6,7, Frankfurtekoa %5,4 eta Londreskoa %3,6.

2008ko urtarrilaren 21a
21:28
Entzun
Astelehen beltza deitu diote dagoeneko burtsetako hainbat adituk gaurko egunari, AEBetako atzeraldi ekonomikoaren ondorioz mundu osoko burtsetan izan den behekerada dela eta. Europako burtsetan, esaterako, azken lau urteetako egunik txarrena izan da.

Hain zuzen ere, Madrilgo burtsak %7ko beherakada izan du une batean -gero %4,67an kokatu da-; Parikosak %6,7koa,Frankfurtekoak %5,4koa eta Londreskoak %3,6koa. Europatik kanpo Tokyoko burtsa %3,9 jaitsi da eta Indiakoa %7,4.

AEBetako atzeraldi ekonomikoaren beldurrak eragin du burtsen erortze orokorra. Ekonomia adituen arabera, atzeraldi susmoa gero eta gehiago ari da egia bihurtzen, eta George Bush AEBetako presidenteak joan den astean atzeraldiari aurre egiteko neurriek ez dituzte merkatuak ase.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.