EUSKAL HERRIA

Europako Hiritar saria eman diote Euskaltzaindiari

Beste 42 elkarte eta pertsona ere saritu dituzte; tartean, Hipotekak Kalte Egindakoen Espainiako Plataforma.

2013ko ekainaren 6a
16:43
Entzun

Europako Hiritar sariak banatu ditu gaur Europako Parlamentuak, eta 43 elkarte eta pertsonari egin die aitorpena aurten. Tartean, Euskaltzaindia saritu du. Urriaren 16an eta 17an egingo duten ekitaldi batean emango diete saria.

2008. urteaz geroztik ematen dizkie sariak Europako Parlamentuak "Europako balioen alde borrokatu, herritarren eta estatu kideen arteko integrazioa sustatu eta batasunaren barruan nazioarteko lankidetza errazten duten pertsona edo erakundeei".

Izaskun Bilbao EAJk Europako Legebiltzarrean duen ordezkariak defendatu zuen Euskaltzaindiaren hautagaitza. Hipotekak Kalte Egindakoen Espainiako Plataforma ere saritu dute, besteak beste.

Anni Podimata eta Othmar Karas Europako Parlamentuko presidenteordeek, Hans-Gert Pottering eta Enrique Baron parlamentuko presidente ohiek eta Peter Matjasic Gazteriaren Europako Foroko presidenteak osatu dute epaimahaia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.