Europako Konstituzio ituna

'Europako Konstituzio Itunari ez' plataformak jardunaldiak egingo ditu

"Edukietan ildokako sakonketarako" jardunaldiak egingo ditu 'Europako Konstituzio Itunari ez' plataformak, urtarrilaren 29an Bilboko La Bolsan. "Itunaren edukiak aztertzea" dute helburu, "herri eta gizarte talde ezberdinen ikuspegitik". Plataforman dauden 40talde baino gehiagok "Itunaren inguruan egiten duten irakurketa bateratzeko saioa" izango da, "otsailaren 20ko erreferenduma bitartean ezetzaren eskaera argudiatzeko".

2005eko urtarrilaren 27a
19:18
Entzun 00:00:0000:00:00
Horretarako lau talde osatuko dituzte: "Kapitalaren Europa; Europa gotorlekua; Estatuen Europa eta demokraziarik eza; eta Hizkuntza, emakume eta ekologiaren eskubideen Europa".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.